AURKEZPEN MOTZ BAT

Gu Errenteria eta Oiartzungo kideez osatutako abesbatza bat gara, urtero Errenterian Ereintza Elkarteak antolatzen duen Gabon Abesti Sariketara aurkezten garenak, ohitura zaharrak mantentzea gustatzen zaigunak, hori bai, gaurkotasun ikuttu batekin, eta ederki pasatzen dugunak entsaiotan eta entsaio ondorengo poteuan. Baino abesbatza bat baino gehiago ere bagara ...... ZATOZ GUREKIN !!

2011ko agenda

Abenduak 21 - Santo Tomas. Ereintza Dantza Taldeak txozna jarriko du Herriko Enparantzan. Intzazue gasto pixkat!
Abenduak 22 - Entsegua. 19:30tan.
Abenduak 24 - Olentzeroa. 18:30tan irtengo da Ereintza Elkarteko lokaletik.
Abenduak 26 - Entsegua. 19:30tan.
Abenduak 30 - Gabon Abesti Sariketa. 19:00tan Kiroldegian.
Abenduak 31 - Urte Zaharreko Koplak. Ereintza Elkartetik aterako da taldea.
Urtarrilak 2 - Errenteriako Zaharren egoitzan.
Urtarrilak 4 - Oiartzungo Zaharren egoitzan.

Aurtengo lehen entsaiu-bazkaria

Ohitura bihurtu den entsaiu-bazkaria egingo dugu Zarautzeko Gure Kabiya elkarte marabillosuan azaroaren 26ean. 13:00tan Txiki Politen (Musika Plazan) geratu gara poteatzeko, edo bestela 14:00tan elkartean, bazkaria asteko, "Basarri"ren babespean. Sarrera+Izokin marmitakoa+Postrea!!
Eguraldi ona enkargatuta dago jada. Giro ona guk jarriko dugu.

Rosa, rosa, rosam...

Aurtengo nobedadeetako bat Marranta Galantak latinez abestuko duela izango da. Zati txiki bat, noski, gainontzekoa euskeraz izango bait da...et verbum caro factum...politta!

Hemen heldu gerade...2011

Berriro ere martxan jarriko gara. URRIAK 23an!! KONTUZ!! TOKI ETA ORDU ALDAKETA!! Lehenengo entsegu hau igande goizean izango da, goizeko 11tan, Ereintza Elkarteko lokalean. Hurrengoak ikusiko dugu... Ondoren, noski, poteua.

Martxoaren 6an bazkaria

Datorren martxoaren 6an Marranta Galantako bazkaria izango dugu Zarautzeko Gure Kabiya elkartean (Musika Plazaren inguruan dago). Ordubik inguruan geratuko gara. Informazio gehiago esango dizuegu aurrerago, hau zuen agendetan txoko bat egiteko besterik ez zan. Abixatuak zaudete.

Marka berria abenduan!

2010eko abenduan gure blogak ia 800 bisitari izan zituen (796 zehatz mehatz). Horietatik, 75 Estatu Batuetatik egindako sarrerak izan ziren, 51 Alemaniatik eta 50 Herbeheretatik.
Bejondeigula!!

Gabonak Zarautzen (2010)

Partitura hauek erabiltzeko jarriak daude. Nahi duenak erabili/kopiatu ditzala (denok dakizuen elkarte horretakoek ezer esan baino lehen).

Oparirik onena (2010)

       


2010eko AGENDA

Abenduak 24: Olentzeroa. Arratsaldeko 6tan Ereintza Elkartean.
Abenduak 26: Gabon Abesti Sariketa. 11:30tan haurrak. 18:30tan helduak. Arratsaldeko 4tan geratu gara entsaio lokalean.
Abenduak 27: Errenteriako Zaharren Egoitzan. Arratsaldeko 6tan.
Abenduak 29: Oiartzungo Zaharren Egoitzan. Arratsaldeko 6tan.
Abenduak 31: Urte Zaharreko Koplak. Arratsaldeko 6tan Ereintza Elkartean.

MG interneten

Google-en, gaur,"Marranta Galanta" idatzi ezkero 4.530 erreferentzi agertzen dira.

Urrian, gure blogak 308 bisita izan ditu. Horietatik, gehienak noski, Euskal Herritik egindakoak izan dira (201), gero Españatik egindakoak (50), AEBtik (16) eta laugarren posizioan.....ondo entzun....NEPAL!! Hamaika bisita (11) izan ditugu handik egiñak. (???) Batenbatek ezagutzen al du han norbait? Juanito Oiartzabal izan ote da?

Edozein kasutan, hona hemen Nepaleri buruzko zenbait datu, omenaldi gisa: Nepal Erdialdeko Asiako estatu itsasgabea da, lurren gehiengoa Himalaian kokatua. Bertan dago Everest mendia (8.848 m). Mugakideak ditu: Tibet iparraldean eta India hego, eki eta mendebaldean. Hiriburua eta hiri handiena Katmandu da.  जननी जन्मभूमिष्च स्वर्गादिप गरियिस. Gora Nepal!!

Leire Otegi lehendakari

Ereintza elkarteak bere azken Batzar Orokorrean (2010/07/13) lehendakari berria aukeratu du. Marranta Galantako kide den Leire Otegi hain zuzen ere. Azken lau urte hauetan Leire elkarteko idazkaria izan da. Jaso ezazu gure Zorionik beroenak. Zorte on Leire!! ....eta aurtengo sariketan....badakizu....

MG OHDn???

Alegia, Marranta Galanta Oh Happy Day telebista programan?....ja,ja,ja,....baaaaa ia ia!!

Gonbidapena jaso baitugu datorren urteko (2011ko) edizioan parte hartzeko Marranta Galanta bezela edota talde bat aparte sortuta. Tamalez, gure emanaldi eta bolo agenda hain dago beteta, ezezkoa eman behar izan dugula.

Sariketa ondorengo argazkiak (2009)



Etxabe kontatzen ze iruditu zitzaion koro baten aktuazioa....


Izugarriak !!


Gogoratzen ezta ?

2009ko AGENDA


Entseguak: Igandeetan arratsaldeko 4etatik aurrera. Azaroak 1etik Abenduak 20arte. Gaztediko lokalean (Eresbil zana).
Abenduak 24: Olentzero. Arratsaldeko 6 t'erdietatik aurrera. Ereintzako lokaletik abiatuta.
Abenduak 26: Sariketa eguna. 4tan Gaztediko lokalean.
Abenduak 29: Errenteriako Zaharren egoitzan.
Abenduak 30: Oiartzungo Zaharren egoitzan.
Abenduak 31: Urte zaharreko koplak. Arratsaldeko 6 t'erdietatik aurrera. Ereintzako lokaletik abiatuta.

Atzar gaiten-Gaur da (2009)














Gabonen zorion ederra (2009)

SARIKETAKO DVD-A SALGAI

Dagoeneko salgai dago 2008ko Gabon Abesti Sariketako DVD ofiziala. Norbaitek eskuratu nahiko balu, Errenteriako GRAPHIX dendan dago salgai, Biteri kalean, Tlf. 943-519068 (+34 Iparraldetik deitu ezkero).
Krisia dela eta merke merke saltzen dute. Ez 15, ezta 12 ere, 10 eurotan baizik. 10€. Deflazioa lagunok.

2008AN ERE SARITUAK !!


2008ko argazkiak


Clickatu argazkia eta ikusi ezazu haundian.
Bazen pelikula bat aspaldian, "El pueblo de los malditos" (gero bertsio berriago bat egin zioten, Christopher Reeve protagonista zuena, baina nahiko truño furuño zen, egia esan; orijinala askoz txukunagoa); bertan egun jakin batean herri batetako emakume guztiak haurdun geratzen ziren eta bederatzi hilabete joandakoan, denak mutiko rubio-rubio berdin-berdinak zituzten. Extraterrestreak ziren, adimenaren bidez pertsonak kontrolatzen zituztenak eta mundua kolonizatu nahi zutenak. 60. hamarkadakoa izateko, beldurrezko pelikula oso txukuna.Ba pelikula horretan haurrek norbait "dominatu" behar zuten bakoitzean begiak pizten zitzaizkien, gorri-gorriak jarriz (bueno, gorriak es un decir, filmea txuribeltzean egina baizegoen). Flashekin askotan gertatzen da efektu bera, baina zehazki argazki honetakoa, hori pasada! Batzuk, begiak ia laranjak, gainontzeko zenbait dexente "kaptatuta". Baten batek agian oraindik izan dezake eskapatoria...


Goizeko ordu ttikitan "We are the champions" abesten De Cyne Reina tabernan. Ze ingo gendun ! Jarri in ziguen da ......
No comment !!












2008ko AGENDA


Abenduak 24: Olentzero. Ereintzatik aterata Errenteriako kaleetan zehar. Arratsaldeko 6 t'erdietatik aurrera.
Abenduak 26 : Azken entsaiua. Gaztediko lokalean. Arratsaldeko 8etan.
Abenduak 27 : 62.Gabon Abesti Sariketa. Errenteriako Udal Kiroldegian. Arratsaldeko 6 t'erdietan.
Abenduak 29 : Oiartzungo zaharren egoitzan. Arratsaldeko 6etan.
Abenduak 30 : Errenteriako zaharren egoitzan. Arratsaldeko 6 t'erdietan.

Abenduak 31: Urtezaharreko koplak. Ereintzatik aterata Errenteriako kaleetan zehar. Arratsaldeko 7etatik aurrera.

LEIRE MARTINEZ





Marranta Galantak arrakasta berri bat lortu du. Azkenean, lortu dugu gure kide den Leire Martinez "La Oreja de Van Gogh" taldeko abeslari berria izatea. Zorionak.

Din Dan Don (2007)










Pastorela (2007)







2007AN TXAPELDUNAK.....ETA GUK JAKIN GABE

Oarsoaldeako Hitzak argitaratzen duen ON aldizkariaren arabera Marranta Galanta izan zen 2007ko Gabon Abesti Sariketako Txapelduna. Horrela dio behintzat 2008ko urtarrileko bere alean, sariketa honi buruzko artikuloan.
24. orrialdean, goian ageri den orrialdean hain zuzen ere, (klik egin bertan nahi izanez gero) hau adierazten da behean, ezkerretara gorriz idatzitako zutabe horretan:

"Aurtengo saioko sailkapena, eskualdeko taldeei dagokionez, hau izan da: 1. Marranta Galanta (oarsoaldea); 2. Kaxkabeltz ..........."
Beraz ba ...... Zorionak guztioi !!



2007ko zenbait argazki


2007ko argazki gehiago