2008ko argazkiak


Clickatu argazkia eta ikusi ezazu haundian.
Bazen pelikula bat aspaldian, "El pueblo de los malditos" (gero bertsio berriago bat egin zioten, Christopher Reeve protagonista zuena, baina nahiko truño furuño zen, egia esan; orijinala askoz txukunagoa); bertan egun jakin batean herri batetako emakume guztiak haurdun geratzen ziren eta bederatzi hilabete joandakoan, denak mutiko rubio-rubio berdin-berdinak zituzten. Extraterrestreak ziren, adimenaren bidez pertsonak kontrolatzen zituztenak eta mundua kolonizatu nahi zutenak. 60. hamarkadakoa izateko, beldurrezko pelikula oso txukuna.Ba pelikula horretan haurrek norbait "dominatu" behar zuten bakoitzean begiak pizten zitzaizkien, gorri-gorriak jarriz (bueno, gorriak es un decir, filmea txuribeltzean egina baizegoen). Flashekin askotan gertatzen da efektu bera, baina zehazki argazki honetakoa, hori pasada! Batzuk, begiak ia laranjak, gainontzeko zenbait dexente "kaptatuta". Baten batek agian oraindik izan dezake eskapatoria...