MG interneten

Google-en, gaur,"Marranta Galanta" idatzi ezkero 4.530 erreferentzi agertzen dira.

Urrian, gure blogak 308 bisita izan ditu. Horietatik, gehienak noski, Euskal Herritik egindakoak izan dira (201), gero Españatik egindakoak (50), AEBtik (16) eta laugarren posizioan.....ondo entzun....NEPAL!! Hamaika bisita (11) izan ditugu handik egiñak. (???) Batenbatek ezagutzen al du han norbait? Juanito Oiartzabal izan ote da?

Edozein kasutan, hona hemen Nepaleri buruzko zenbait datu, omenaldi gisa: Nepal Erdialdeko Asiako estatu itsasgabea da, lurren gehiengoa Himalaian kokatua. Bertan dago Everest mendia (8.848 m). Mugakideak ditu: Tibet iparraldean eta India hego, eki eta mendebaldean. Hiriburua eta hiri handiena Katmandu da.  जननी जन्मभूमिष्च स्वर्गादिप गरियिस. Gora Nepal!!